Jornadas

20/21/Junio

2013

Retos de la rehabilitación urbana en el siglo XXI

Julien Dijol

Julien Dijol

CECODHAS Housing Europe-ko Politika sozialen eta Hiri garapen jasangarrirako koordinatzailea.

Bordeleko Ikasketa Politikoen Institutuan, Stuttgart-eko Unibertsitatean eta Lovaina-ko Unibertsitate Katolikoan Gizarte eta Zientzia Politikoak ikasi ditu. 2007-tik Europako Batasuneko gizarte politiken bateratzailea da. Europako zenbait ekimenetan parte hartu du kohesio politiken arloan (URBACT, IEE). URBACT gaietan, hiri garapen jasangarritasunean eta gutxietsitako auzoen gizarteratzean aditua da. Europako GKEen Sareko Giza Plataformako kidea da (2011-2013).

Txostena: "Birgaitzerako finantzabideak Europan"

Hitzaldia hemen sakatuz (360Kb)

Pilar Martínez

Pilar Martínez

Sustapen Ministerioko Arkitektura, Etxebizitza eta Lurzoru zuzendaria.

Zuzenbidean lizentziatua, Madrileko udaleko Hirigintza eta Etxebizitza ordekari izan da, Etxebizitza eta Lurzoruko udal enpresako presidentea eta Madrileko Udal Federazioko presidente ordea. Villaviciosa de Odón-eko alkatea izan da (1991-1999); Madrileko Erkidegoko Gizarte Zerbitzuetako sailburua (1999-2003); Madrileko Udaleko Ekonomia eta Herri Partaidetza arloko zinegotzia (2003-2004) eta Hirigintza, Etxebizitza eta Azpiegitura arloko zinegotzia (2004-2011). Erantzukizun lanpostuotatik Madrileko azpiegitura eta hiri eraldatzerako proiektu apartak zuzendu ditu.

Txostena: "Birgaitze arloaren erronka nazionalak"

Hitzaldia hemen sakatuz (900Kb)

Covadonga Solaguren

Covadonga Solaguren

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza sailburuordea.

María Covadonga Solaguren Santamaria Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza sailburuordea da eta Zuzenbidean lizentziaduna, Administrazio Berezian teknikaria eta Bizkaiko Foru Aldundiko funtzionarioa.

Txostena: "Birgaitze arloaren erronka autonomikoak"

Hitzaldia hemen sakatuz (12Mb)

Gerardo Roger Fernández

Gerardo Roger Fernández

Arkitektoa eta Carlos III Unibertsitateko Pascual Madoz Institutoko irakasle eta kidea.

Arkitekto, hirigile eta Lurralde Antolamenduan teknikaria, hirigintza, irakaskuntza eta administrazio publikoetan goi mailako karguak (Valentzia Autonomia Erkidegoko Hirigintza eta Lurralde Antolamendu zuzendari nagusia eta Almeriako Udal Hirigintza zuzendaria) aldizkatu ditu. Proyectos de Actuaciones Urbanas, S.L.P.-ko Bazkide-Zuzendari Teknikoa da, liburu idazlea eta hirigintza arloko zenbait legeren erredakzioan parte hartu du.

Txostena: "Berrikuntza tresneriak hiri bigaitze eta birsorkuntzan"

Usadiozko hirigintza legegintzak finkatutako hirian esku hartzeari ez dio jaramonik egin garapen berrien eraginez. Gaur  egun, higiezinen krisialdiak eta produktu stockak hiri kudeaketarako tresneri berritzaileak behar ditu esku-hartzearen kaudimena bermatzeko: hornidura jokaerak, higiezinen konplexuak, ordezko eraikitze eta birgaitzea; gutxi ezagutzen diren eta are gutxiago erabiltzen diren tresneriak.

Hitzaldia hemen sakatuz (1Mb)

Pedro Rodríguez Toyos

Pedro Rodríguez Toyos

Bidebi Basauri-ko zuzendari gerentea.

Zuzenbidean lizentziaduna, Higiezin-jabego agentea eta Eusko Jaurlaritzako funtzionarioa. 20 urtetik gora egin du Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailean, Lege Aholkulari eta Lur Egintza arduradun gisa. Euskal Lurzoruaren Legearen eta etxebizitza babestuaren araudi osogarriarren idazleetako bat izan da.

Txostena: "Hiri birgaitzerako baliabideak Euskal Herriko Lurzoru eta Hirigintza 2/2006 legean"

Hitzaldia hemen sakatuz (19Mb)

Juan Rubio Del Val

Juan Rubio Del Val

Zaragoza Vivienda-ko Hiri-birgaitze eta Bizitegi Berrikuntzarako egitasmo arduraduna.

Arkitekto hirigilea, birgaitzeari lotutako proiektu europarretan parte hartu izan du. Cecodhas-eko energia eta eraikuntzako adituen taldeko kidea, birgaitze arloko arautegi berrirako talde teknikoaren koordinatzailea izan da (Etxebizitza Ministerioa) eta Habitat Hobekuntzarako Frantziako Agentzia Nazionaleko aholkularia da.

Txostena: "Egin berriko saiakuntza Zaragozan: Hiri-birgaitzearen kudeaketarako eredu berrien bila"

Azken urteetan, Zaragoza hiriak ekimen pribatuko birgaitzea bultzatzeko kudeaketa eredu berritzaileak jarri ditu martxan. Egindakoari buruzko hausnarketak kolokan jarri du eredu berdinaren jarraipena eta, ondorioz, kudeaketa eredu berriak ikertzeko eta garatzeko lanaren beharra utzi du agirian, hirien birziklapenari aukera emanaz, beti ere egungo araudi eta egoera ekonomikoa kontutan hartuta.

Hitzaldia hemen sakatuz (11Mb)

Asier Odriozola

Asier Odriozola

Udal arkitektoa Basaurin.

2008tik udal-arkitektoa da Basaurin. Hiri-antolamendurako Plan Nagusiaren hurrengo berrazterketarako koordinatzailea. Udal-arkitektoa ere izandakoa da Usurbil-en eta 2001. urtetik hiri egitasmo arkitektonikoen idazkeran parte hartu izan du.

Txostena: "Lekuko esperientziak: Hurrengo hiri-erronkak Basaurin"

Hitzaldia hemen sakatuz (69Mb)

Luis Gerado Ruiz Palomeque

Luis Gerado Ruiz Palomeque

Arkitekto eta Madrileko ETSAn irakasle.

Arkitekturan doktorea eta Egitura Saileko irakaslea Madrileko ETSAn. Etxebizitza arloko ikertzaile arduraduna izan da "Hiri birsorkuntza integraturako plan eta programen diseinu eta ebaluaketarako Estrategia" ikerketan. Birgaitze lanen arduraduna izan da bizitegi eraikin eta eraikin bereizietan eta solairu berriko bizitegi eraikuntza eta eraikuntza bereiziak zuzendu ditu.

Txostena: "Madrileko Caño Roto Bideratutako Herrixkaren birgaitze integrala: hiri multzo handietarako esku-hartze eredua"

Eraikitako higiezinen birgaitze arloak inbertsio, lanpostu sorrera eta merkataritza bultzatzeko gaitasun aparta dauka. Caño Roto Bideratutako Herrixkaren birgaitze integralak Birgaitze Gune gutxitan zabaldutako eraginkortasuna maila lortu du.

Jarduera bidea eredugarria izan da eta saiatutako eredua izanik, fidagarria ere bada antzeko birgaitze guneetan arrakastaz orokor bihurtzeko.

Hitzaldia hemen sakatuz (3Mb)

Ricard Perich i Duran

Ricard Perich I Duran

Arkitektoa eta Sabadell-eko VIMUSA-ko zuzendari teknikoa.

VIMUSA, Habitatges Municipals de Sabadell-eko zuzendari teknikoa eta barne proiektuen Saileko kidea, BOEen eraikuntza eta hornikuntza integralerako. Berak Sabadell-en zuzendutako babes ofizialeko etxebizitzen eraikin bat aukeratua izan zen Espainia ordezkatzeko 2002ko Oslo-ko Green Building Challenge nazioarteko topaketan.

Txostena: "Eraikuntza eta birgaitzerako jasangarritasun irizpideak. VIMUSAren saiakuntza"

Txostenak VIMUSAren esperientzia azalduko du Sabadellen garatutako eraikuntza jasangarriaren arloan, kontzeptu, irizpide eta sistemak aipatuz.

Vimusa, Habitatges Municipals de Sabadell, hiri horretako hirigintzarako enpresa publikoa da.

Hitzaldia hemen sakatuz (19Mb)

Coordina:

bidegi
sestaoberri surbisa

Colabora:

bizkairedConstruible
upv

Patrocina:

avs_euskadi energy
gobierno_vasco zero